Lehenengo proiektu azokaren balorazioa

Urolab laborategia 2014ko ots. 13a, 17:53

Urola(b) mugimendua osatzen dugun kide guztiek eskerrak adierazi nahi dizkizuegu joan zen urtarrilaren 31n egin genuen lehenbiziko proiektu azokan parte hartu zenuten entzule guztiei eta, bereziki, bertan proiektuak aurkeztu zituzten ekintzaileei. Ekimenean jarritako igurikapenak bete ditugula esan dezakegu eta abiapuntu interesgarria izan zela iritzi diogu bertako kideok. Pixkanaka Urola bailaran ekintzailetasunaren kultura sustatzeko erronkarekin jarraitzen dugularik. Gauzak horrela, denontzat aberasgarria izan zen ekitaldiak jarraipena izango duela garbi izanik, otsaileko ekimenarekin lanean hasiak gara Urola(b)-en.

Hemen duzue ikusgai ekitaldian zehar jasotako irudiekin egin dugun bideoa.

Bestalde, ekintza hauetan interesa duen pertsona oro, mugimenduaren webgunea ezagutzera gonbidatzen dugu: www.urolab.eu

Amaitzeko esan, antolatzen ditugun ekintzen inguruko informazioa gehiago nahiko balu, edonoren eskura dagoela urolabtaldea@gmail.com helbidera idatziz.

Animatu eta parte hartu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide