Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera, otsailaren 20an

Egun horretan Ollagorra Elkartean 19:00etatik 20:30era egongo gara, txartelak jasotzeko. Denboraldian emandako txartelak itzultzea derrigorrezkoa da.

Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak jakinarazi nahi du, bukatzear den oilagor ehiza denboraldian banatu diren txartelak itzultzea derrigorrezkoa dela. Horretarako, nahi izanez gero, gure elkartean egongo gara otsailaren 20an, osteguna, 19:00etatik 20:30era, txartelak jasotzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide