'Mandela: Del mito al hombre' eta 'Vaya Pavos' filmak ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2014ko ots. 14a, 11:20

Bihartik astelehenera bitartean sei film emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Zapatuan Mandela: Del mito al hombre ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, Vaya Pavos emango dute 16:30ean, eta Mandela: Del mito al hombre 19:30ean hasita. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira eta, bietan, 19:00etan eta 21:30ean, Mandela: Del mito al hombre eskainiko dute.

Mandela: Del mito al hombre hamabi urtetik gorako ikusleentzako da. Vaya Pavos, berriz, adin guztietako ikusleei dago zuzenduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide