Depedro eta Joseba Irazokiren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko ots. 14a, 13:04

Depedro abeslaria nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Arantzazu Azpillagak eta Mikel Arregik sarrera bana eskuratu dute.

 

Igandean, hilak 16, Depedrok eta Joseba Irazokik kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Arantzazu Azpillagak eta Mikel Arregik sarrera bana eskuratu dute.

Depedro abeslaria nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Madrilgoa da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Konzterturako sarrerak daude Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Aurrez hamar euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan hamabi euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide