Heavy gauerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko ots. 18a, 11:46

Metalhika taldeko kideak.

Zapatuan, hilak 22, Metallicaren bertsio kantak egitera ausartu den Azpeitiko lagun koadrila batek eskainiko du kontzertua. Metalhika taldea izango da Sanagustin kulturguneko oholtzan, 23:00etan hasita. Kontzertuaren ostean, DJ Oker izango da musika jartzen eta bere emanaldiarekin emango zaio bukaera Heavy gauari.

Sarrera horiek lortzeko aukera izan nahi duten bazkideek galdera honi erantzun behar diote: Nola du izena Metallicaren azken diskoak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostirala, hilak 21, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturgunearen webgunean, bost euroren trukean.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide