Ipar eskia egiteko gaztetxoentzako asteburupasa antolatu du Lagun Onak M.B.-k

Uztarria.eus 2014ko ots. 19a, 12:02

Lintzara joango dira zapatuan eta igandean itzuliko dira Azpeitira. Izen-ematea mugatua da, eta bihar, osteguna, izango da inskribatzeko azken eguna. 

Lagun Onak Mendi Bazkunak ipar eskia egiteko gaztetxoentzako asteburupasa antolatu du. Hilaren 22an, 08:00etan aterako da autobusa plazatik, eta Lintzako aterpean pasako dute gaua. Bertako ipar eskiko pistetan eskiatuko dute zapatuan eta igandean.

Izen-ematea mugatua da, eta bihar, osteguna, izango da inskribatzeko azken eguna. Mendizaleen tabernan edo mendi bazkunaren webgunean eman daiteke izena. Bazkide diren gaztetxoek 27 euro ordaindu beharko dute bidaia, eta bazkide ez direnek 35 euro. Bazkide diren helduei 41 euro kostako zaie eta bazkide ez direnei 50 euro. Prezioaren barnean sartzen dira autobuseko bidaia, zapatuko afaria, igandeko gosaria eta bazkaria eta aterpetxeko egonaldia. Eskien alokairua eta pistako sarrera 7,5 euro ordaindu beharko dira eguneko.

Lagun Onak Mendi Bazkunak azaldu duenez, lotarako zakuak, elurretako jantziak eta larunbat eguerdirako otordua norberak eraman beharko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide