Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldia emango du ostegunean, Sanagustinen

Uztarria.eus 2014ko ots. 19a, 17:06

Munohandi Kultur Elkarteak antolatuta, Mantenga su cerebro en forma izenburua duen saioa eskainiko du, gaztelaniaz, 19:00etan hasita.

Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldia emango du bihar, otsailak 20, Sanagustin kulturgunean. Munohandi Kultur Elkarteak antolatuta, Mantenga su cerebro en forma izenburua duen saioa eskainiko du, gaztelaniaz, 19:00etan hasita.

Linazasoro, Gipuzkoa Poliklinikako Parkinson Ikerkuntzako Zentroaren zuzendaria eta birsortze medikuntzan aritzen den Inbiomed fundazioko presidentea da. Azpeitiko solasaldian garunaren funtzionamenduaz hitz egingo du: bizitzan duen eboluzioaz, Parkinson eta Alzheimer gaixotasunez, gaur egungo mediku ikerkuntzaz, faktore genetikoez edota datozen urteetan endekapenezko gaixotasun hauen zergatia aurkitzeko lanei lotutako erronkez.

Gaur egun Gipuzkoa mailan Alzheimer arloan gauzatzen ari den ikerkuntza proiektuan ari da lanean Gurutz Linazasoro. Hor 416 boluntario ari dira parte hartzen.

CITA Ikerkuntza eta Terapia Aitzindarien Zentroaren datuen arabera, Gipuzkoan Alzheimer gaixotasuna 8.000 pertsonak dute, eta kopurua goraka doa; hazkundea biztanleriaren zahartzeari lotuta dago. 2010. urtean gaixotasun hori 20.000 gipuzkoarrek izan dezatekela aurreikusten dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide