Zapatuan, hilak 22, Heavy Gaua izango da Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Metalhika taldea eta DJ Oker izango dira oholtzan. Kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Olatz Gorrotxategik eta Irene Valverdek sarrera bana eskuratu dute.
Metallica taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Death Magnetic da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Konzterturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Bost euro ordaindu beharko da sarrera.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.