"Bizitzeko aukera eman nahi diogu semeari; horren bila goaz Txinara"

Gipuzkoako Hitza 2014ko ots. 21a, 18:16

Sergio eta Santos Gomez aita-semeak. (Nerea Uranga)

Santosi elkartasuna kanpaina jarri dute martxan Azpeitian, Duchenne giharretako distrofia duen Santos Gomezi bere gaitza arintzen laguntzeko Txinan jaso nahi duen tratamendua ahalbidetzeko. 20 urte ditu, eta 7 urteko anaia gazteak ere gaitz bera du. Bien aitari, Sergio Ruben Gomezi, eta Santosi elkarrizketa egin diete Gipuzkoako Hitza-n.

Duchenne giharretako distrofia du Santos Gomezek (Mendoza, Argentina, 1993). Haren aita Sergio Ruben Gomez Videla (Mendoza, Argentina, 1965), semeak duen gaitzari sendabideren bat aurkitu nahian, zeru-lurrak astintzeko prest dago. Txinan ama zelulekin tratamendua egiten duen osasun etxe bat dagoela eta, hara joateko baliabideak lortzeko, Santosi elkartasuna kanpaina jarri dute martxan Azpeitian, bizi diren herrian. Duchenne giharretako distrofia ondoretasunezko eritasun degeneratiboa da. Zazpi anai-arreba dira Santos-eta, eta 7 urte dituen anaia gazteenari ere gaitz bera atzeman diote.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko, joan Gipuzkoako Hitza-ren webgunera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide