Inauterien iragarpen jendetsua egin dute Kaldereroek

Uztarria.eus 2014ko ots. 22a, 22:12

Inauteriak gainean direla gogoraraztera atera dira kalera, urtero bezala, Kaldereroak. Gaur, otsailak 22, kalejira koloretsu bezain jendetsuan ibili dira arratsean Azpeitiko erdigunean. Zartaginei mailuekin eraginez, Musika Banda eta Juan Antxieta Musika Eskolakoak tartean zirela, ohiko musikak jo eta abestu dituzte. Kalejira amaitzeko herriko plazan egin dute azken geldiunea -bideoan, Kaldereroen konpartsa plazara sartzen-, han elkartutako ikusleen aurrean errepertorio osoa eskaintzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide