Odola emateko hitzordua bihar, asteazkena, anbulatorioan

Uztarria.eus 2014ko ots. 25a, 11:35

Bihar, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Hurrengo hileko hitzordua martxoaren 26an izango da.

Bihar, asteazkena, izango dute herritarrek otsailean odola emateko hitzordua. Azpeitiako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, 17:00etatik 21:00etara bitartean izango da odola emateko aukera anbulatorioan. Hileko azken asteazkenetan egiten denez, hurrengo hilabeteko odol ematea martxoaren 26an izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide