Asteburu honetan, martxoko aurrena, Soreasu antzokian zine emanaldirik ez dela izango jakinarazi du gaur Udalak. Film emanaldien eten horren arrazoia ostiralean (otsailak 28) hasi eta asteartea arte (martxoak 4) herrian ospatuko diren Inauteri festak dira.
Karnabalak bukatuta, horrenbestez, martxoko bigarren asteburuarekin itzuliko dira filmak Soreasura.