Jesus Etxarte azpeitiarraren filma Sony PROduction Awards sarietako aukeratu dute

Brosun City film dokumentala egiten ari da argazkilari azpeitiarra, eta  Sony PROduction Awards sarietarako aukeratuetako bat izan da. Etxarte, loiolatarra da izatez, baina azken urteetan Bartzelonan bizi da. Urteetako eskarmentua du argazkilaritzan, eta azken urteetan zinema lantzen ere badabil.

 

Sony PROduction Awards sariak sortzaile berrientzako antolatzen dituzte. Mundu osoko sortzaileek hartzen dute parte. Etxarteren filma aurten aukeratuetakoen artean dago.

Urteetako ibilbidean lan ugari egin ditu Etxartek. Adibidez, Itoitz musika taldearen Musikaz blai diskoaren azala, eta Juan Luis Zabala idazle axkoitiarraren Galdu arte liburuarena.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide