'Figuranteak' antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko mar. 5a, 13:14

'Figuranteak' antzezlanaren kartela.

Sarreren zozketan parte hartzeko Figuranteak obra zein generotakoa den galderari erantzun beharko diote bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Igandean, hilak 9, Figuranteak antzezlana izango da Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Emanaldirako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. 

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zein generotakoa da Figuranteak obra?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Martxoaren 7ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Dagoeneko salgai daude antzezlanerako sarrerak Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Sarrera zortzi euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide