Andoni Ortuzar, EAJren Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea, Azpeitian izango da gaur, osteguna, bertako uri buru batzarreko kideekin eta EAJko zinegotziekin. Ondoren, 19:30ak inguruan, Azpeitiko alderdikide eta alderdizaleekin elkartuko da Batzokian eskainiko duen hitzaldi-solasaldian, eta bertan aktualitate politikoaz eta ekonomikoaz arituko da.
Aktualitate politikoaz gain, ekonomiaren gaiari ere helduko diote. Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak abian jarri dituzten berpizkunde ekonomikorako planak ere aztertuko dituzte, eta horien exekuzio maila ikusi ere bai.