Asier Hormaza: "Lan zorrotza da, konzentrazio eta intentsitate handikoa delako"

Urola Kostako Hitza 2014ko mar. 6a, 12:23

Bi aktore hogei pertsonaiaren gorputzean sartuta. Asier Hormaza (Deusto, 1970) antzezpen erronka horretan murgilduta dabil joan den azarotik, Mikel Laskurain bidaide hartuta. Figuranteak antzezlanarekin dabiltza lanean, eta igandean, martxoak 9, Sanagustin kulturgunean taularatuko dute, 18:00etan hasita.

Goierriko herrixka batean aurrekontu handiko pelikula bat filmatuko dute, eta hara agertuko zarete figurante gisa aritzeko.

Mikel Laskurainek gorpuzten duen figurantea bertakoa da, eta kanpotik datorren figurantea nire pertsonaia izango da. Barakaldokoa da izatez, eta bertan agertuko da figurante lanetan aritzeko. Hortik aurrera, pentsa ezazu zer-nolako egoerak eta pasadizoak sortuko diren herrixka horretan, zinemaren inguruko gertakizun guztiekin eta bertan bizi diren pertsonaiekin. Hala, Mikelek eta biok hainbat pertsonaia antzezten ditugu.

Zinemako gaia beste zenbait gauzez aritzeko aitzakia izango al da?

Bai, aitzikia hutsa da. Egia esan, antzezlanean hainbat gai ageri dira: adiskidetasuna, betetzen diren ametsak eta betetzen ez direnak, eta horiek nola barneratzen ditugun… Oro har, gauza ugari azaleratuko ditugu. Bi protagonisten arteko erlazio horrek, gainera, makina bat tirabira eta gorabehera emango ditu.

Charlie (Asier Hormaza)eta Juan (Mikel Laskurain) dira bi figurante horiek. Aurretik dira adiskide, ala pelikulari esker ezagutuko dute elkar?

Figurante bezala lanean ari direla ezagutuko dute elkar. Hain justu ere, antzezlanaren hasieran biek elkar nola ezagutzen duten kontatzen dugu, eta hortik aurrera, nahiz eta biok bakarrik igo taula gainera, beste pertsonaia batzuk agertzen joango dira: besteak beste, pelikularen protagonista, ekoizpeneko jendea eta herritarrak. Guztira hogei pertsonaia inguru irudikatzen ditugu.

Elkarrizketa osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide