Poesia, antzerkia eta bertso lehia izango dira gaur

Uztarria.eus 2014ko mar. 7a, 09:52

Pobresiak poesia musikatu emanaldia eta Eguzkilore antzezlana izango dira Txarrantxa tabernan. Oñatz tabernan, berriz, azpeitiarren eta azkoitiarren arteko bertso lehia izango da.

Gaur, ostirala, poesia musikatu emanaldia eta antzerkia izango dira, Txarrantxa tabernan. 22:00etatik aurrera, Pobresiak, burgesaren gauerdiko eztula diskoa aurkeztuko dute bertan. Ondoren, Ane Arenas eta Erika Olaizola azpeitiar aktoreek Eguzkilore antzezlana taularatuko dute.

Bestalde, Azkoitia-Azpeitia bertso lehia izango da gaur Oñatz tabernan. Azkoitiarren eta azpeitiarren arteko bertso lehia 23:00etan hasiko da, eta Oier Etxeberria eta Iñigo Ibañez ariko dira Azpeitiko taldean, eta Asier Garate Txibilter eta Ugaitz Beristain Azkoitiko taldean. Gai-jartzailea Silvia Etxaniz izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide