Azkue Literatur Saria jaso dute Urola Ikastolako hiru ikaslek

Uztarria.eus 2014ko mar. 7a, 11:22

Hiru sarituak eta Urola Ikastolako bi irakasle, Bilbon.

Olatz Bereziartuak, Lorea Azpiazuk eta Aiora Amenabarrek sari bana jaso zuten atzo, osteguna, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan.

Atzo, martxoak 6, banatu dituzten 2013ko Azkue Literatur Sariak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, eta Urola Ikastolako hiru ikaslek sari bana jaso zuten. Olatz Bereziartuak 11 eta 14 urte bitartekoen narrazioetan bigarren saria eskuratu zuen, Zintzoa izateko ipuina lanari esker. Poesiaren arloan, Lorea Azpiazuren Egunsentia lanak lehenengo saria jaso du, eta Aiora Amenabarren Parkea poesiak hirugarrena. Sariok Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak elkarlanean banatzen dituzte urtero urtero Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak. 2013an Euskal Herri osoko 173 lan aurkeztu zituzten sariketara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide