'Figuranteak' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko mar. 7a, 12:29

Figuranteak antzezlana zein generotakoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Luis Miguel Ibargurenek eta Lorena Ugartek sarrera bana eskuratu dute.

Igandean, hilak 9, Figuranteak antzezlana izango da Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Luis Miguel Ibarguren eta Lorena Ugarte Uztarriako bazkideek sarrera bana eskuratu dute.

Figuranteak antzezlana zein generotakoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Komedia da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Antzezlanerako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Zortzi euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide