Emakume bat hil da Loiolan, autobusak harrapatuta

Uztarria.eus 2014ko mar. 10a, 10:40

Sanjuandegitik zetorren autobusa. (Olatz Prat)

73 urteko Azpeitiko bizilaguna da hildakoa. 06:45ean gertatu da ezbeharra. Autobusa Sanjuandegitik Loiolara zihoan.

73 urteko Azpeitiko bizilagun bat zendu da, autobusak harrapatuta. 06:45ean gertatu da ezbeharra. Autobusa Sanjuandegitik Loiolara zihoan, Loiolako bide zaharretik. Udaltzaingoak Uztarria.com-i azaldu dionez, emakumea oinezkoen pasabidea gurutzatzen ari zen autobusak harrapatu duenean.

Istripua gertatu ostean, gertaeraren ezbeharraren tokira bertaratu dira anbulantzia eta Ertzaintzaren zenbait patruila. Ertzaintzak jakinarazi duenez, "emakumeak oso zauri larriak zituen eta medikuak hura suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin, eta mediku-zentrora iritsi aurretik zendu da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide