52 azpeitiarrek bukatu zuten atzo Lilatoia

Uztarria.eus 2014ko mar. 10a, 13:08

Orotara 3.150 emakumek bukatu zuten bost kilometroko lasterketa, Donostian. Lehenengo azpeitiarra Idoia Aizpuru (00:25:01) izan zen

Atzo, martxoak 9, XXV. Lilatoi lasterketa izan zen, Donostian. 3.150 emakumek bukatu zuten bost kilometroko probak eta, tartean, 52 azpeitiarrek.

Lehenengo azpeitiarra Idoia Aizpuru (00:25:01) izan zen eta bigarrena, berriz, Ainara Garcia (00:26:01). Hirugarren azpeitiarra Olatz Yeregi izan zen 00:26:58 denborarekin.

Honatx azpeitiarren sailkapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide