Elorriagatik Zumaiara mendi irteera antolatu du Baigera erretiratuen elkarteak, hilaren 22rako. Izen ematea zabalik dago gaur, astelehena, hasi eta asteazkenera bitartean. Ibilaldiko parte hartzaileen kopurua mugatua da (autobuseko eserlekuen araberakoa). Izena ematen dutenek zortzi euro ordaindu beharko dute. Autobusa plaza atzetik aterako da 09:00etan.