Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2014ko mar. 11a, 10:48

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian.

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatzak 2013ko abenduaren 3an eta 2014ko urtarrilaren 7an, otsailaren 4an eta otsailaren 13an egindako aktak onartzea.

2.- Azpeitiko baserritarrek behar duten gutxieneko urarengatik diru-laguntza emateko oinarriak onartzea behin betiko izaeraz.

3.- Azpeitiko Udal etxebizitza tasatuak arautuko dituen udal agintarauaren aldaketa: etxebizitza kontzertatuak edota prezio itundutako etxebizitza libreak.

4.- Prozedura irekiaren bidez Azpeitiko Baigera 1 eta Baigera 2 taberna-jatetxeen kudeaketa esleitzeko kontratazio espedientea berrestea.

5.- Azpeitiko gazte lokalen inguruko bizikidetza araudiari hasierako onarpena ematea.

6.- Azpeitiko Izarra eremuan Altuna y Uria S.A.k egindako lokalen lagapena onartzea.

7.- Martxoaren 8an ospatuko den emakume nazioarteko egunerako Azpeitiko Udalaren adierazpen instituzionala.

8.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide