Brossaren gutunean dago gakoa

Urola Kostako Hitza 2014ko mar. 11a, 11:48

'Brossun city' film dokumentalaren pasterko irudi bat. (Brossun City)

Jesus Etxarte azpeitiarra zuzentzen ari den Brossun City dokumentala Sony PROduction Awards sarietarako hautatu dute; Interneteko erabiltzaileen botoek erabakiko dute irabazlea.

Duela urtebetetik Brossun City film dokumentalarekin buru-belarri dabil Jesus Etxarte azpeitiarra, eta, orain, aipatutako proiektua Sony PROduction Awards sarietarako (productionawards.sony.eu) aukeratu dute, mundu zabaleko "maila handiko" beste 200 lan ingururekin batera. Bartzelonan bizi da Etxarte, eta bertan abiarazi du ekoizpena, Xarxa1 elkartearen babesean.

Azpeitiarra zuzentzen ari den filma, izatez, Xarxa1-en lehen proiektua da. Elkartearen helburua kultura, hezkuntza eta artearen arlo guztiak mugiaraztea da. Unibersitateko ikasleak, arte ederretako jendea, diseinatzaileak, musikariak, operako jendea, dantzariak eta antzerkilariak aterki beraren azpian bildu eta egitasmo berri bati ekin diote, hainbat instituzioen laguntzarekin; besteak beste, Bartzelonako Lizeoa, Bartzelonako Udala, CoNCA eta MACBA. "Gisa horretan, proiektuari hasiera eman ahal izan diogu", aditzera eman du Etxartek.

Proiektu "anbiziosoa" da, beste herrialde batzuetako erakundeekin eta museoekin elkarlana eskatzen duelako. Oraindik, ordea, ezin izan dute aurrera eraman ahal izan finantzazio faltagatik. Bitartean, aurrerapen bideo bat landu dute, filma izango denaren aurkezpen lagina, han eta hemen erakusteko. Eta, hain justu ere, hori da Sonyren ikus-entzunezko lehiaketara aurkeztu dutena.

Erreportaje osoa irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide