Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea (Aizarna, 1954) Azpeitian izango da gaur, martxoak 11, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloaren gonbidatu gisa. Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariarekin solasean ariko da Egiguren.
Sanagustinera joaterik ez dutenek ere solasaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, Internetez. Uztarriak eta Sanagustin kulturguneak #ABG_Egiguren traola erabiliko dute solasaldiaren jarraipena egiteko. www.sanagustinkulturgunea.com-en, berriz, saioa zuzenean emango dute, streaming bidez.