Ostiralera arte eman ahal izango da izena pixoihalen kanpainan

Uztarria.eus 2014ko mar. 12a, 10:56

Etorkizuna da kanpaina abiatu du Urola Erdiko mankomunitateak, eta ostirala bitartean eman ahal izango da izena.

Pixoihal berrerabilgarrien Etorkizuna da kanpainan parte hartzeko izena emateko epea etzi, ostirala, bukatuko da. Urola Erdiko mankomunitateak antolatu du kanpaina, eta izena emateko 627 41 89 07 (Gloria) telefono zenbakira deitu behar da. Zero eta hiru urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako kanpaina da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide