Fiskalitateaz ariko dira Foru Aldundiko ordezkariak eta baserritarrak, bihar

Uztarria.eus 2014ko mar. 12a, 11:02

Kontraerreforma fiskalak sortutako zalantzak argitzeko egingo dute bilera, 19:00etan, Betharram aretoan.

Orain arte modulu sisteman egon diren baserritarrekin bilduko da bihar, osteguna, Gipuzkoako Foru Aldundia. Kontraerreforma fiskalak sortutako zalantzak argitzeko egingo dute bilera, izan ere, moduluen aitorpen sistema erabat kentzeak eragina izan baitu jardueren tributazioan nahiz obligazio formaletan. Bilera 19:00etan izango da, Betharram aretoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide