Pobrezia salatzeko oinezko martxa egingo dute bihar, osteguna, Azkoititik Azpeitira

Uztarria.eus 2014ko mar. 12a, 19:43

Gune plataformak deitu du mobilizazioa, gobernuek aurrera ateratako neurriek gizartean "pobrezia eta ezegonkortasuna hedatzen" dutela salatzeko. 11:30ean abiatuko da oinezko martxa, Azkoitiko plazatik.

Oinezko martxa egingo dute bihar Azkoitia eta Azpeitia artean. Gune plataformak Hego Euskal Herrian abiatu duen mobilizazio kanpainaren barruko ekimena da, eta eskualdeko enpresetako langileek eta norbanakoek parte hartuko dute. 11:30ean elkartuko dira Azkoitiko plazan, eta handik, Azpeitirako bidea hartuko dute.

ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, CNT, CGT eta beste hainbat eragile sozialek osatzen dute Gune plataforma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide