Sormen tailerreko bideoa

Urolab laborategia 2014ko mar. 13a, 15:15

Hemen duzue ikusgai sormen tailerrean jasotako irudiekin egin dugun bideoa. Bide batez, esan, Urolab mugimendua osatzen dugun kide guztiek eskerrak adierazi nahi dizkizuegula joan zen otsailaren 28an egin genuen sormen tailerrean parte hartu zenuten guztiei. Azkoitiko Elkargunean izan zen ekimenean ideia zaparradaren dinamika erabiliz elikadura burujabetzarako talde eragile bat nola sortu landu zen batetik, eta elkarlanerako komunitate bat nola eraiki bestetik. Orokorrean, ekimenaren balorazio positiboa egin du Urolab mugimenduak,eta pixkanaka Urola bailaran ekintzailetasunaren kultura sustatzeko erronkarekin lanean jarraituko dugu. Gauzak horrela, hurrengo hil amaierarako ere beste ekitaldi bat prestatzen hasiak gara jada.

Bestalde, ekintza hauetan interesa duen pertsona oro, mugimenduaren webgunea ezagutzera gonbidatzen dugu: www.urolab.eu.

Amaitzeko esan, antolatzen ditugun ekintzen inguruko informazioa gehiago nahiko balu, edonoren eskura dagoela urolabtaldea@gmail.com helbidera idatziz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide