Zapatuan Bertsio Gaua egingo dute Gaztetxean

Uztarria.eus 2014ko mar. 13a, 17:44

Bertsio Gaueko kartela. (Azpeitiko Gaztetxea)

Batez ere herriko taldeak izango dira, eta bakoitzak, gehienez, hiru abesti eskainiko ditu.

Zapatuan, hilak 15, Bertsio Gaua ospatuko dute Gaztetxean. Dozena bat talde inguru izango dira oholtzan, eta gehientsuenak herritarrak izango dira. "Aurten guztiek taldeka eman dute izena, eta gehienak herritarrak dira. Dena dela, kanpoko hiruzpalau taldek bidali digute emaila Bertsio Gauean parte hartzeko", azaldu du Josu Mendiluze ekimenaren antolatzaileetako batek.

Talde bakoitzaren ekarpena mugatua izango da: "Hiru kantuko muga ezarri diegu taldeei, emanaldia dinamikoagoa egiteko helburuarekin".

Emanaldia 22:00etan hasiko da, baina 19:30etik txotxa irekita egongo da, eta hantxe afaltzeko aukera izango dute bertara joaten direnek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide