BTT irteera egingo dute igandean, Azpeititik Santa Engrazira

Uztarria.eus 2014ko mar. 14a, 16:35

Lagun Onak MBk antolatutako BTT irteera bateko irudia

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu du proba. Zailtasun aldetik, erdi gogorra da ibilbidea, baina teknikoki, erraza.

Igandean, hilak 16, BTT bizikleta irteera egingo dute, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Ibilbidea Azpeitia-Kostite-Sañu-Etumeta-Ariztain-Santa Engrazi-Akua-Azpeitia izango da; guztira, 25km-ko ibilbidea, hain zuzen. Zailtasunari dagokionez, erdi gogorra da ibilbidea, eta alderdi teknikoari dagokionez, berriz, erraza.

09:00etan abiatuko dira Kiroldegitik, eta batez beste, bi ordu eta erdi iraungo du. Amaitzean, nahi dutenek dutxak eta uraren mangera erabilgarri izango dituzte. Informazio gehiago, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide