Bihar, osteguna, bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia deritzona erabiltzen ikasteko argibideak emango ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Etxeko hondakin organikoa jasotzeko erabiltzen den edukiontzi hori erabiltzen hasi nahi dutenek bi saio izango dituzte aukeran bihar, Sindikatu Zaharrean. Bata goizez izango da, 10:30etik 12:00etara bitartean, eta arratsaldez bestea, 18:00etatik 19:30era.
Ikastaroan parte hartzen dutenei bosgarren edukiontzia erabiltzeko argibideak, etxerako edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontzi marroiko giltza emango zaizkie.