Soziolinguistika Klusterrak Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarien banaketa ekitaldia egin du gaur, osteguna, Donostiako San Telmo museoan. Hainbat sari banatu dute ekitaldian, eta bigarren saria Garbiñe Bereziartua azpeitiarrak jaso du, Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo doktoretza tesiari esker. Lehenengo saria Emuneko Haritz Goikoetxeak irabazi du Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako eta interbentziorako hainbat gako lanagatik. Hirugarren saria, berriz, Huheziko Aitor Zuberogoitiak, Goio Aranak, Eneko Bidegainek eta Txema Egañak HEZIKOM proiektuari esker jaso dute.