Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna da gaurkoa, eta Elkar-ekin taldeak mahai-ingurua antolatu du herriko eragile ezberdinekin. Bertan izango dira herriko hiru ikastetxeak, osasun etxeko zuzendaria, Caritaseko kideak, Etorkizun egitasmoko langileak, Udal ordezkariak, Jauzikako hezitzaileak e.a.
Bakoitzak bere eremuko egoeraren azalpen labur bat egingo du, eta ondoren solasaldia izango da bertaratutakoen artean.
Arratsaldeko 18:30etan Sindikatu Zaharrean izango da mahai-ingurua.