Non? Azpeitiko Udal Liburutegian.
Noiz? Martxoaren 24an, astelehenean, 18:00etan.
Norentzat? Literaturan interesa duen edonorentzat, eta Intemperies liburua irakurri dutenentzat.
Zertarako? Intenperies liburuaz hitz egiteko, liburua aztertzeko.
Norekin? Pako Aristi
Informazioa gehiago: Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak.
Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente.
Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira amodiozkoak.
Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea.
Nork antolatuta? Azpeitiko Udal Liburutegiak.
Oharra: Interesa baldin baduzu gerturatu Azpeitiko Udal Liburutegira.