Andoni Azpillagak zakur leren Espainiako Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2014ko mar. 26a, 10:42

Igandean, martxoak 23, jokatu zen Espainiako Zakur Leren Elurretako Txapelketako bigarren proba Baqueira Bereten (Katalunia). Proba zapatuan hasi zen, eta igandean bukatu zen. Andoni Azpillaga azpeitiarra nagusitu zen mugagabeko zakur leren proban, denborarik onena lortuta. Azpillagak Herrialde Katalanetako federazioarekin hartu du parte txapelketan. 

2012an ere Espainiako txapeldun izan zen Azpillaga. Bideoan, Alex Txikon eta Andoni Azpillaga musherra Aran bailaran.

Informazio gehiago hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide