Familia ugariek 2014ko Ondasun Higiezinen gaineko zergan hobaria eskatzeko epea martxoaren 31n bukatuko da. Hori dela eta, eskaera egiteke duten familiek, familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiria aurkeztu beharko dute udaletxean, eskaria egiteko.
Hobaria familia unitatearen diru sarreren araberakoa izango da, eta diru sarrera gutxien duten familiak %90 gutxiago ordaintzera iritsi daitezke.