Estrenatu eta bi astera iritsiko da Azpeitira, hainbesteko arrakasta izan duen 8 apellidos vascos filma. Ostiraletik astelehenera bitartean ikusi ahal izango da, Soreasu antzokian. Guztira, zazpi emanaldi izango dira, eta besteetan ez bezala, ostiralean ere emango dute, 22:00etan hasita. Zapatuan, berriz, 20:00etan eta 22:00etan izango dira emanaldiak, 18:30etik 19:30era Eskutik eskura ekitaldia izango delako Soreasun.
Igandean ere bi aldiz emango dute 8 apellidos vascos; 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenean 19:00etan eta 21:30ean ikusi ahal izango da.
Adin guztietako ikusleentzako da filma.