Ipuin ez sexistak kontatzeko tailerra eskainiko du Maite Frankok, ostiralean hasita

Urola Kostako Hitza 2014ko mar. 27a, 11:12

Azpeitiko Emakumeen Txokoak emakumeei zein gizonei zuzendutako ikastaro berri bat antolatu du. Ipuin ez sexistak kontatzeko tailer bat izango da oraingoa, eta ostiral honetan hasiko da. Apirilaren 4ko eta 11ko saioekin, 6 orduko ikastaroa egingo dute guztira, ostiral arratsaldeetan, 15:00etatik 17:00etara.

Maite Franko ipuin kontalariak eskainiko du tailerra Emakumeen Txokoaren geletan. Hark besteak beste ipuinen onurak, ipuinak kontatzeko dauden teknikak, ipuin motak, pertsonaien lanketa, gorputz adierazpena eta ageriko eta ezkutuko mezuak landuko eta aztertuko ditu; gainera, ipuinak genero ikuspegitik ere aztertuko dituzte ikastaroan.

Era berean, herri ipuinetan eta haurrentzako literaturan emakumearen eta gizonaren inguruko estereotipoak eta rolak aztertuko ditu, eta ipuin ez sexistak eta sexismoaren kontrako ipuinen berri emango du Frankok. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, ipuinak kontatzeko oinarriak era praktikoan ikasiko baitituzte.

Izena Azpeitiko Emakumeen Txokoan eman beharko da, arratsaldez, bertara joanda edo 943-15 7055 zenbakira deituta. Prezioa 5 eurokoa izango da, eta langabetuentzat doakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide