Binakako Aizkora Txapelketako finalak izango dira igandean, Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus 2014ko mar. 27a, 12:42

12:00etan hasiko da Binakako Aizkora Txapelketa. Aurrena gaztetxo mailakoen finala izango da eta, ondoren, urrezko mailakoena.

2014ko Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako finalak izango dira igandean, Izarraitz pilotalekuan, 12:00etan hasita. Aurrena gaztetxo mailakoen tartean izango da eta Oier Kañamares IV.a eta Joxean Etxeberria II.a, Julen Larrea III.a eta Ioritz Zelaia III.aren kontra ariko dira.

Behin gaztetxo mailako finala bukatutakoan hasiko da urrezko mailako finala. Bertan, Donato Larretxea berarra eta Felix Etxeberria zigarra, Aitzol Atutxa II.a dinamarraren eta Ugaitz Mugertza mutrikuarraren kontra ariko dira nor baino nor.

Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariak kantuan ariko dira bi finalen artean. Azpeitiko Udalak eta ETBk babestutako izango da igandekoa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide