Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak 'Eskutik eskura' erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna antolatu du datorren ostiralerako (hilak 29). Hainbat ekimen izango da egun osoan zehar. Ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza-kate erraldoiari bultzada emateko asmoz antolatu dute eguna.
Uztarrian izan dira gaur arratsaldean Josu Albero, Ekaitz Martinez eta Joxe Ramon Arrieta Azpeitiko taldeko kideak, erabiltzaileek elkarrizketa digitalerako bidali dizkioten galderak erantzunez. Elkarrizketa osorik irakurtzeko egin klik hemen.