Larunbatean, 11:30ean, Azpeitiko Antxieta eta Bergarako musika eskoletako organo ikasleek kontzertua eskainiko dute Bergarako Santa Marina elizan. Azpeitiko Antxieta musika eskolatik, Mikel Arenas, Inazio Arakistain eta Arantxa Sagarzazu izango dira, eta J.S. Bach-en, Cesar Franc-en eta Leon Bolleman-en obrak joko dituzte.