Helduentzako egun guztiko ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Larunbatean izango da, apirilaren 5ean. 07:00etarako abiatuko da autobusa plazatik Aguerara. Han emango diote hasiera ibilaldiari eta Balmasedan bukatuko dute, Ordunteko mendikatetik igarota. 25 kilometro egingo dituzte oinez, guztira.
Lagun Onakeko bazkide direnek 4 euro ordaindu beharko dituzte; eta ez direnek, 6 euro. Ikasleentzako eta langabetuentzako prezioa murriztua izango da: 3 euro ordaindu beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilaren 3a, osteguna, izango da. Izena eman daiteke Mendizaletako tabernan, www.lagunonakmb.org webgunean edota lagunonak@euskaltel.net helbidera idatzita.