Pasa den asteburuan izan duen arrakasta ikusita, eta herritar ugari sarrera gabe gelditu denez, datorren asteburuan ere 8 apellidos vascos filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Ostiraletik astelehenera bitartean zazpi emanaldi izango dira.
Ostiralean 22:00etan hasita emango dute. Zapatuan, berriz, 19:30ean eta 22:00etan izango dira emanaldiak. Igandean ere bi aldiz emango dute 8 apellidos vascos; 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenean 19:00etan eta 21:30ean ikusi ahal izango da.
Adin guztietako ikusleentzako da 8 apellidos vascos filma.