Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2014ko api. 1a, 11:32

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Besteak beste, Azpeitiko gazte lokalen inguruko bizikidetza araudiari eta baratza publikoen kudeaketarako udal-agintarauari hasierako onarpenak emango dizkiote.

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatzak 2014ko martxoaren 11n egindako akta onartzea.

2.- 2013ko aurrekontuaren likidazioak onartzeko alkatetzak 2014ko martxoaren 14an emandako ebazpenaren berri ematea.

3.- 2014. ekitaldiko aurrekontuan 1. kreditu aldaketaren berri ematea.

4.- Azpeitiko gazte lokalen inguruko bizikidetza araudiari hasierako onarpena ematea.

5.- Baratza publikoen kudeaketarako udal-agintarauari hasierako onarpena ematea.

6.- Etxez etxeko zerbitzua, eguneko zerbitzua eta eskuhartze psikosoziala kontratatzeko espedientea: kontratuaren esleipena.

7.- Azpeitiko udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko hitzarmena onartzea, Azpeitiko gerra zibila eta lehen frankismoaren biktimen oroimen historikoaren inguruan ikerketa alorreko jarduerak bultzatzeko.

8.- Azpeitiko LIBRE lan-taldeko Xabier Arrizabalagak aurkeztutako mozioa.

9.- Alkatetzak 2013ko ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.

10.- Galdera eta erreguak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide