Apirilaren 12an Gabirian jokatuko da 43. Osinalde sariko finala, eta bertan izango da kantuan Josu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarra. Berarekin ariko dira Aitor Salegi zestoarra, Aitor Irastortza zaldibiarra, Malen Amenabar larrabetzuarra, Mikel Iturriotz urretxuarra eta Xabier Igoa aramaioarra.
Iaz ere Osinaldeko sariketako finalean izan zen Xenpelar, Erniarraitzeko Nekane Zinkunegi errezildarrarekin batera.