Mintzanet "munduko edozer txokotan egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen proposamen berritzailea" aurkeztuko dute astelehenean, hilak 28, Euskara Patronatuan. Mintzanet Internet bidezko mintza-saioak egiteko tresna da.
Azpeitian ordu erdiko bi saio praktiko egingo dituzte astelehenean: 15:15ean eta 18:30ean. Mintzaneten izena nola eman, nola konektatu, beharrezko baliabideak... azalduko dituzte, besteak beste. Saioak irekiak dira, eta interesa duen edonork hartu dezake parte.
Mintzanet Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena da.
Ekimenaren gaineko informazio gehiago Mintzaneten webgunean.