Udaleko Gazteria sailak gaztetxoentzat Pazko Asterako hainbat ekimen antolatu du, beste behin. Atzo, asteartea, hasi ziren oporraldiko ekintzak, eta 5 eta 12 urte bitarteko ehun aurrek eman dute izena. Gainera, 12 eta 18 urte tarteko hogei gazte ere ari dira ekintzetan parte hartzen. Aurten, aurrenekoz, Urrestillan ere taldea osatu dute hamazortzi lagunek izena emanda.
Ostirala bitartean, egunero izango dituzte hitzorduak goizez, 10:00etatik 13:00etara.