Boluntarioentzat eskolak emango ditu Hezkidek Maiatzaren 12an, 14an, 19an, 21ean eta 26an, udaletxean, 15:30etik 18:30era. Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ikastaroa da, eta doakoa izango da parte-hartzea. Izena emateko bi bide daude: hezkide@hezkide.org helbidera idaztea edo 943 311 474 telefono zenbakira deitzea.
Antolatzaileen arabera, ikastaro horietan landuko dira borondatezko lanen inguruko definizioak, errealitatearen hausnarketa, herriko elkarteei buruzko informazioa, motibazio-gaitasunak eta komunikazio-trebetasunak. Horrez gain, esparru horretan eskarmentua duten pertsonen bizipenak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.