Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak gaur, ostirala, jakinarazi du zein proiektuk jasoko duen 2014ko Joxe Takolo Beka. Jonatan Larrañaga getxoztar eta Manu Cordoba zaragozar mendizaleek egindako Valle del Rolwaling- Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo Shar Glacier proiektuak eskuratuko du beka.
Beka emateko ekitaldia maiatzaren 30ean, ostirala, egingo dute, 12:00etan hasita, udaletxeko aretoan. Larrañagak eta Cordobak 3.000 euro jasoko dituzte proiektua gauzatu ahal izateko. Beka Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak finantzatu dute.
Joxe Takolo beka jaso dutenak
2001: Pumori.
2002: Nanga Parbat 2002.
2003: Elurretako leopardoa.
2004: Trangoko dorreak eta Ametsak mugimenduan noraino? 8c-aren kateraino.
2005: Euskal espedizioa Baintha Brakk.
2006: Hutsik gelditu zen beka.
2007: Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo.
2008: Marokon eskalada.
2010: Patagonia-Fitz Roy espedizioa.
2011: Hutsik gelditu zen beka.
2012: Circo de las inescanables.
2013: Hutsik gelditu zen beka.
2014: Valle del Rolwaling- Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo Shar Glacier.